ENG ZERBITZUAK

Telebistako kate eta produkzio-etxeentzako ENG estalduretan adituak gara.

Beharrezko ekipamendua daukagu: ENG ekipamendua: Camcorder Panasonic HPX500 HD, mikrofonoak, tripodea, argi-zuzia, fokuak...

20 urteko esperientzia baino gehiago duen lantaldearekin horrelako zerbitzutan, Euskal Herriko errealitatea ezagutzen duenak.

GURE BEZERO BATZUK ARLO HONETAN

MULTIKAMARA ERREALIZAZIOA

Zure ekitaldia grabatzeko orduan errealizazioa kamera bat baino gehiagorekin egiteko aukera ematen dizugu. Grabatzeko edo/eta emisioa zuzenean egiteko pantaila erraldoien bidez edo/eta emisioa streaming bidez egiteko interneten.

Ekipamendu teknikoa eta lantaldea planifikatzen ditugu zure beharren arabera.

Dena profesionaltasunez eginda eta kalitatearekin, emaitza ekitaldiaren mailan egon dadin.

Prezioa: Kontsultatu

BIDEO ETA AUDIO POSTPRODUKZIOA

Postprodukzio gelan Adobe-ko programekin lan egiten dugu edozein ikus-entzunezko produkzioaren muntaia eta postprodukzioa egiteko.